lunes, 28 de enero de 2013

Lizarrusti-Lareo. Agauntza, Aralar, Euskal Mendiak

ARALAREN BARNE IBILBIDE IZKUTU, ERRAZ ETA EDERRA 

PRECIOSO Y SENCILLO RECORRIDO EN EL INTERIOR DEL ARALAR MÁS FRONDOSO

hara joateko 45' kotxez Donostiatik -> Donostiatik Beasainera. Lazkao eta Ataun pasa, Nafarroruntz bidea Lizarrusti mendateraino (parking handia ezkerrean)
zailtasuna -> erraza

luzeera orokorra -> 7,50 km.
denbora -> 3 ordu bataz-beste
gomendatuko adina -> 4-5 urtetik gora
umeko aulkiak -> ez
bestelako baliabideak -> Lizarrustiko Aralarko parketxea, Ataungo mitologiko museoa, ...

autobusean joateko -> ez (txiki nintzenean, "La Estellesa" autobusa Lizarrustiko mendatean zegoen bentan gelditzen zen Logroñorantz bidean... )

45' acceso en coche desde Donosti -> Donosti a Beasain por la N1; nos metemos a Lazkao, pasamos Ataun y subimos el alto de Lizarrusti hasta arriba del todo (parking grande a la izda.)
dificultad -> fácil 
longitud total -> 7,50 km.
tiempo total aprox. -> 3 horas
edad a partir de -> 4-5 años
sillas de bebé -> no
otros recursos -> casa del Parque en el mismo alto de Lizarrusti (bar, exposición), museo de la mitología de Ataun
acceso en bus -> no  

ruta Lizarrusti-Lareo-Lizarrusti en forma de globo (Sua ko NORA aldizkaritik aterata)


el embalse de Lareo entre nubes


primera parte de la ruta, dentro del bosque


cruzamos el cauce del Agauntza, el río que circula por Ataun y todo el valle


el Parketxe de Lizarrusti y su parking (muga Gipuzkoa-Nafarroa)


parte de la ruta es en balcón, con maravillosas vistas 
del alto valle de Agauntza, completamente boscoso

ibilbidea (euskaraz) ---> Datorrengo testua "NORA Euskal Herria" (Sua) aldizkariko 58. zenbakitik atera dugu: 

Ibilbide patxadatsu eta erromantiko hori Lizarrustiko mendate ospetsurik abiatzen da, Etxarri Aranatz eta Ataun ratean alegia. Lehenengo zatia burdinoletarako egurra garraiatzen zuten bagoneten bide zaharretik doa. Urtegia Aralarko mendilerroaren baitan dago eta haren inguruan bildu ditu oihan trinkoak, legendetako gailurrak, trikuharri zaharrak eta edertasun uholdea bici-bizi islatzen duten ur aratzak. Gure buruen gainean sai arrea, arrano beltza edo are ugatza ere hegan ikusiko ditugu; ur-latsetan, ordea, ederki ezkutaturik bizi dira europar bisoia eta piriniar muturluzea.

Mendate gainean, Gipuzkoak eta Nafarroak bat egiten duten lekuan, Aralarko parketxea dago, antzinako Mikelete etxean. Bertatik abiatuko da gure bidea. Eraikinaren atzealdean dagoen umeen jolastokitik bidea pagadian sartzen da. Marka zuri-gorriak GR20 ari dagozkio, alegia, Aralarko itzulia egiten duen ibilbideari. Behiala bagonetek atzera eta aurrera korritzen zuten eremu leuna da.

Lehenengo zati hori oso atsegin egingo zaigu, basoan barrena goazela, haritzak eta pagoak elkarren lehian ari direla, zein altuagoa izan. Ataka gainditu ondoren, Lizarrustiko Haitzetako arroilara iritsiko gara, naturaren indarraren erakustokira. Arriskurik gabeko haitzartea izanagatik, erne joan behar dugu. Segurtasuna bermatzeko, zeharkatzen lagunduko digun katea dago.

Haitzean induskatutako tunelean sartu aurretik iturria azalduko zaigu. Agauntzako ur jauzi ederrekin gozatu eta gero bideak maldari ekingo dio, haitzarte gainerantz, Maizegi errekako uren indarrak troka soiltzen duen bitartean. Uda aldean inork uretan murgildu nahi badu, horra hor aukera, Lareoko urtegian bainua dekatuta dago eta.

Ur-latsa egurrezko zubitik igaro eta bide zabaletik jarraituko dugu, alboan harrizko txabola utzirik. Aldapa igo eta asfaltozko bideraino helduko gara. Hura zeharkatu bihurgunea saihesteko eta urtegiko dikearekin egingo dugu tuputs (altuera: 730 m). Leku eder horrek inguruetako ikuspegi panoramiko paregabea eskainiko digu, Sarastarri mendiaren oinetan. Ipar aldean Pardarri eta Uarrain mendietako tontor belartsuak ikusiko ditugu; gure bizkarrean, ordea, Alleko mendia, mila metro baino apur bat gehiagokoa.

Bideari eutsiko diogu urtegiaren itzulia osatu arte. 1989 an egin zuten, Agauntzako ibaiko ur-emaria kontrolatu eta Goierriko ur-hornidura bermatzeko. Erlojuaren orratzek egiten duten norabidea jarraitu dezakegu. Urtegi ertzari jarraituko diogu. Lareoko trikuharriaren albotik igaro eta berriz ere presaraino iritsi aurretik zaldainetik zeharkatuko dugu. Itzulera etorritako bidetik egingo dugu, maldan behera, lasai-lasai paisaiaren ederraz gozatuz eta zentzumenak kilikatuz.

ruta (castellano) ---> La ruta es fácil de seguir. Empieza el sendero detrás del Parketxe en el alto de Lizarrusti, en sentido hacia Gipuzkoa. Se sigue sin pérdida hasta cruzar el río por un puentecito de madera. Tras el vadeo se remonta una cuesta hasta el embalse de Lareo, al que se da la vuelta en cualquiera de los dos sentidos, hasta retomar el sendero de subida para bajar por el mismo sitio.

De vuelta al coche tomaremos algo en el bar del parketxe (también dan comidas), así como podremos visitar la pequeña exposición sobre el Parque Natural de Aralar.

No hay comentarios:

Publicar un comentario